2024 URT. 31 - 13:00h Aldundiak 13 milioi euro bideratuko ditu Azkoitia-Urretxu errepidearen bigarren fasera Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Proiektua datozen asteetan aterako da lizitaziora, 13.302.104 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne) eta 31 hilabeteko exekuzio-epearekin. Bide Azpiegituretako departamentuaren asmoa obrak aurten bertan lizitatu eta hasi ahal izatea da. Jarduketa berriak 1,3 kilometroko tarte berri bat hobetuko du, eta errepideari hirugarren lerro bat gehituko dio. Horri esker, aurreratzeak segurtasun handiagoz egin ahal izango dira.