HAMAIKA

GARAk 25 urte bete ditu, “trauma zahar eta amets berriekin”

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Donostian erredakzio berria zabaldu dute ekitaldi berezi batekin. Hastapenak gogoratu eta aurrera begira marraztu dituzte etorkizuneko erronkak. “Gurea bezalako enpresak dituen herrialdea beti izango da herrialde hobea”, azpimarratu du GARAko zuzendariak. Gorka Urbizuren emanaldi bereziaz gozatzeko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek.