2024 OTS. 05 - 07:36h Jone Goirizelaia: "Abokatutza hautatzean ez nuen pentsatu halako bizipenak izango nituenik" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. KOLPEZ KOLPE Jone Goirizelaia (Bilbo,1956) abokatu eta politikariak erretiroa hartu du. Hamarkada luzez abokatu lanetan jardun ostean, prest dago egunerokoari beste begirada batez heltzeko. Egungo justizia sisteman hutsune asko bete gabe direla utziko du ofizioa: “Justizia propioa, aldarrikapen pendientea eta urgentea da”. Ez da erabateko erretiroa izango ordea. Bere zaletasunei eutsiko die: Athletic eta dantza. Saioa osorik Youtuben.