HAMAIKA

Martxoak 3 Elkartea (II): San Frantzisko Eliza

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


1976ko martxoaren 3an, milaka langile Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan elkartu ziren. Greba eguna zen Gasteizen, eta langileak greba batzarra ari ziren elizaren barrualdean. Polizia armatuak, behin eliza bete zela, hustutzeko agindua eman zuen eta batzartutako langileen kontra oldartu zen. Erasoaren ondorioz, poliziak 5 langile erail zituen.

San Frantzisko eliza langileen borrokaren ikurra bilakatu zen ordutik. Hildakoen memoria bizirik mantentzeko asmoarekin Martxoak 3ko elkartearen kideek elizaren txoko bat oroimenezko gune bilakatu dute. Eliza hori izango da, hain zuzen, Martxoak 3 Memoriala Fundazioaren egoitza. Martxoak 3 elkarteak espazio irekian bilakatu nahi du, sarraskiaren memoria eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatuko dituena.