2024 OTS. 13 - 12:48h AHTren Gipuzkoako korridorea amaitutzat du Jaurlaritzak, 1.948 milioi euro horretara bideratuta Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Garraio Sailak ohartarazi du amaitu dituela abiadura handiko Donostiarako sarbideak eta bukaera eman diola Euskal Y-aren Gipuzkoako adarreko plataformari. 16 urte behar izan dituzte obrak amaitzeko, Astigarraga eta Bergara lotzen dituen korridorea gauzatzeko. 60, 7kmko luzera du zati horrek. Donostiako Atotxako geltokia 2025. urtearen amaieran martxan jartzea eta Bilbora eta Gasteizera sartzeko lanak hasteko izapideak zehaztea jo dituzte hurrengo erronkatzat.