HAMAIKA

Talaia Feminista: "Begirada feministatik Euskal Herriaren azterketa egitea da helburua"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Urtero edo maiztasun jakin batekin egingo den irakurketa kolektiboko ariketa bat da, Euskal Herriko egoera aztertzen dute ikuspegi feministan oinarrituta. Batetik, urteko koiunturaren azterketa egingo du ikuspegi feministatik, eta, bestetik, Euskal Herria trantsizio feministan non kokatzen den aztertuko da, helmugatik gerturatzen edo urruntzen ari garen, alegia. Euskal Herrian sustatu nahi dugun trantsizio feministaren egoera aztertzeko tresna bat izan nahi du; eta, era berean, trantsizio feminista bera definitzen eta elikatzen joango den tresna bat izan. Idoia Zengotitabengoa Laka izan da 'Guren Gaur' arratsaldeko albistegian.