2024 OTS. 15 - 06:20h Irulegiko Eskua Interes Kulturaleko Ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR K.a. I. mendearen hasierako data du, eta orain arte ezagutzen den euskarazko lehen dokumenturik zabalena eta osatuena da. Pieza 2021eko ekainaren 18an aurkitu zuten Irulegiko aztarnategian. 'Irulegiko multzoa' izeneko gune arkeologiko hori Interes Kulturaleko Ondasun izendatu zuen Foru Gobernuak 2023ko apirilaren 26ko erabakiaren bidez.