2024 OTS. 22 - 14:22h Zainketen Aldeko Herri-Ituna egiteko akordioa sinatu dute EAEko erakunde publikoek Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Zainketen Aldeko Herri-Ituna egiteko akordioa sinatu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udalek eta Eusko Jaurlaritzak. Zaintza sistema hobetzeko 14 konpromiso biltzen ditu itunak. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren hitzetan, sektoreko enpleguaren kalitatea, genero berdintasunaren sustapena eta zaintza eskubide eta erantzukizun kolektibo gisa ezartzen du akordioak. Konpromisoen artean, gastu publikoa handitzea, ginonen parte hartzea sustatzea edota zaintzaileen estatutua sortzea.