HAMAIKA

Poliziak 1976an Gasteizen eraildako langileak omenduko dituzte ELA, LAB, ESK eta Steilasek

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


1976ko martxoaren 3an espainiar poliziak Gasteizen eraildako langileak omentzeko ekitaldia egingo dute ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek, Martxoak 3 elkartearekin batera. Igandean izango da, sarraskiaren 48. urteurrenarekin. Eguerdiko 12.00etan elkartuko dira, biktimen oroimenezko monolitoan, ekitaldia egiteko. Ordu erdi bat geroago manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan barrena. ‘Atzo eta gaur borrokan’ lelopean mobilizatuko dira, denontzat justuagoa izango den etorkizunaren aldeko borroka aldarrikatuz.