HAMAIKA

Amelia Barquin: "Zoritxarrez segregazioa da gure hezkuntza sistemaren ezaugarrietako bat"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Segregazioak, inklusioaren kontra egiten du eta justizia sozialaren printzipioak urratzen ditu, bizi baldintza desberdinak eta aukera mugatuak sortzen. Honako hau hezkuntzan dagoen erronka garrantzitsua da, baina ez da hain erreza kontzeptu hau ulertzea eta praktikan jartzea. Segregazioak hainbat arlo eta eremutan du lekua, bai pertsonen arteko elkarreragin eta elkarbizitzan, baita instituzio eta gizarte sistemetan ere. Euskarak bere aldeltik, ikasleak eta familiak erakartzearen erronka handia dauka, izan ere, nahiz eta segregazioa pairatzen duten ikasle gehienak D ereduan egon, asko dira honen alde eman beharreko urratsak. Hizkuntza, etnia edo ekonomia-maila bereko ikasleak aldentzea irtenbidea desegokia dela adierazten dute adituek. Aldiz, gizarte inklusibo eta anitza sortzeko beharrezkoa da beste pausu batzuk ematea.