2024 MAR. 05 - 08:10h Bueltan da Iparra Hegoa ekimena Seguran, “Kantoietatik kantaurira kantua ari du” lelopean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Urtero gai bat ardatz hartuta osatzen da Iparra Hegoa kultur astearen egitarua, aurtengoan kantua da gidalerroa. Astelehenetik asteartera Urruñako ikasleak Seguran izango dira, ostegunetik aurrera, berriz, Baionako Etxepare Lizeoko ikasleak. Astelehenetik igandera bitartean hitzaldiak, bertso afaria, festa eta gehiago izango da, eta ohi bezala, Euskal Herriko herrialdeen arteko lotura sinbolizatzen duen Gereziondoko Ekitaldiarekin amaituko dute astea.