2024 MAR. 05 - 07:33h Groenlandiako izotza aurreikusitakoa baino % 20 gehiago galdu da, 5.091 kilometro karratu Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ikerketa kezkagarriez ari dira ohartarazten azkenaldian. Glaziarrak gutxitzen ari dira. Esaterako, Afrikan gelditzen diren glaziar apurrak azkar ari dira desagertzen, eta Groenlandiako izotz-geruzak, munduko bigarren handienak, kalkulatutakoa baino %20 izotz gehiago galdu du azken 40 urteotan. Testuinguru horretan, euskal laborategi bat klima aldaketa aztertzen ari da - 30 gradutara izotzean harrapatutako airean.