2024 MAR. 12 - 07:52h Ainhoa Agirreazaldegi: "Bertsogintzaz gogoeta egitea da, nori eta zeri kantatu nahi zaion" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Bost urteko etenaldiaren ostean, bueltan da 'Bertsolamintza: bertsolaritzako gogoetaren plaza'. Martxoaren 13an hasita, bi astean zehar bina saio eskainiko dituzte hizlariek, hainbat herrialdetan. Martxoaren 23an amaituko da aurtengo edizioa, Villabonan. Bertan elkartuko dituzte hizlari guztiak, egun osoko egitarau batean bilduta. 18:00etan hasiko dira hitzaldiak, Bilbon (17:30) eta Villabonan (8:45) izan ezik. Gaiaren inguruan hitz egiteko 'Gurean Gaur' izan da Ainhoa Agirreazaldegi bertsolaria.