2024 API. 08 - 14:13h Gipuzkoako basogintzari eta baso politikari buruzko ponentzia abiatu dute Batzar Nagusietan Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Belaunaldien arteko errelebo falta gero eta handiagoa, eta, ondorioz, basoen kudeaketa bertan behera uztea, edo gizartea gure baso ingurunearen zaintzari dagokionez hurbiltzeko eta sentsibilizatzeko beharra landuko dituzte ponentzia saio horietan. Erronka horiei aurre egiteko interesgarriak izan daitezkeen ikuspegiak eta kasuak aztertuko dira. Ildo horretan, basogintzaren sektorea ezagutzen duten 35 adituek beren ikuspegia aurkeztuko dute uztailera bitarte.