HAMAIKA

Lizarrako Sugarra Gaztetxeak jasan duen errepresio ekonomikoa salatu dute

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


2018an Sugarra Gaztetxea okupatu zenetik, etengabekoak izan dira identifikazioak eta isunduak izateko mehatxuak. Oraingoan, Udaltzaingoaren mehatxuak bete dira eta Nafarroako Gobernuak zein Lizarrako Udalak 3 isunekin zigortu dute gaztetxea. Horren ondorioz, gaztetxekoek mobilizatzera deitu dute.