HAMAIKA

Miren Echeveste [Elkarrekin Podemos]: “Pradalesen eredua Ayusorena da”

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Urkullurena baino politika liberalagoa dakar EAJko hautagai berriak Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko ordezkariaren hitzetan. Sektore publikoa defendatu eta ezkerreko politikak egiteko gakoa izango direla ziur agertu da.

Athleticen garaipena aktualitatearen erdigunean da egunotan. Garaipen ospakizunei lotuta, “emakumeek kopa irabazi zutenean ez zuten Gabarra atera” gogoratu du Echevestek.

Hauteskunde kanpainan izango duen eraginaz galdetuta, “espero dugu 40 urteren ondoren, EAJ ere gobernutik ateratzea” nabarmendu du KZK Antenatik At-en.