2024 API. 22 - 00:13h Berdinketa EAJren eta EH Bilduren artean, 27na aulki; baina EAJ irabazle Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. A21 HAUTESKUNDEAK Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen boto zenbaketa amaitu da, zenbaketa %100era iritsita. EH Bilduk eta EAJk 27na eserleku lortu dituzte; PSE-EEk, 12; PPk, 7; Voxek 1 eta Sumarrek 1. Elkarrekin Podemos Eusko Legebiltzarretik kanpo geratu da. EAJk (27) eta PSE-EEk (12) gehiengo absolutua izango dute gobernua eratzeko. EH Bilduk, bere aldetik, duela lau urte baino 90.000 boto eta 6 legebiltzarkide gehiago eskuratu ditu.