2024 MAI. 02 - 20:38h Lazarraga Kultur Elkartea: "50.000 euro inguru dira itzuli beharko genituzkeenak" Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 2023ko apirilean Izaskun Arrue Kulturgunea kudeatzeko hitzarmena sinatu zuten Gasteizko Udalak eta Lazarraga Kultur Elkarteak. Udaberrian irekiko zela iragarri bazen ere urtebeteko atzerapena pilatu du. Atzerapen horren ondorioz proiektua arriskuan dago orain, Udalak diru-laguntzaren zati bat itzultzea eskatzen baitio elkarteari. Urte honetan zehar prestaketa lanak burutu dituzte elkartetik, komunikazio plana edota programazioa aurreikusten, besteak beste. Lan hori guztia, dena den, ezin izan dute gauzatu. Konponbiderik egon ezean, elkarte euskaltzalearen jarraikortasuna arriskuan egon daiteke, euskara biziberritzea helburu duen proiektua kolokan jarriz.