2024 MAI. 06 - 08:46h 100 urte bete dira Nestor Basterretxea jaio zela Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Euskal Herriko eskultore, margolari eta zinemagilea izan zen Nestor Basterretxea. Maiatzaren 6 batez sortu zen mundura, Bermeon, eta 2014ko uztailaren 12an zendu zen, Hondarribian, 90 urte zituela. 36ko gerrak Frantziara, Okzitaniara eta Argentinara erbesteratu eta 30 urteak bete aurretik itzuli zen ostera ere sorlekura. Euskal Herriko hainbat eta hainbat herritan dago gozagai Nestor Basterretxearen obra. Hemen minutu batean haren ibilbidea labur azalduta.