2024 MAI. 07 - 19:31h Bobby Sandsen hiletaren urteurrena Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Irlanda Iparraldean 100.000 lagunetik gora batu ziren Bobby Sands IRAko militantearen hiletan. Gose greban 66 egun egin ostean hil zen. Baraualdian zehar legebiltzarrerako hautatu zuten Sinn Fein ordezkatzeko. Ehunka presok adostu zuten astero pertsona batek abiatuko zuela gose greba mugagabea, gobernu britainiarrak preso politiko izaera onar ziezaiela lortzeko borroka luzearen parte gisa. Beste bederatzi preso hil ziren borroka honetan.