HAMAIKA

Ziekokokomeria, Eltziegoko Komedia Jaialdiaren I. edizioa izango da maiatzak 18 eta 19an

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Komediak Eltziegoko kaleak hartuko ditu maiatzaren 18 eta 19an Ziekokokomeria jaialdiaren lehenengo edizioarekin. Raul Cimas, Oscar Terol, Susana Soleto edo Jon Plazaola bezalako umoristak bilduko ditu jaialdiak, Arabako Errioxan umore eta komedia onenaz gozatzeko aukera eskainiz. Gorka Aginagalde eta Asier Alvarez izan dira jaialdiaren antolatzaileak, jai giroan umorea ospatzeko helburuarekin.