2024 MAI. 20 - 16:21h Altsasuko auziaren webgune berria aurkeztu dute Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Labrit Ondarea enpresarekin eta Altsasuko Udalarekin batera webgune bat eta liburu bat landu dituzte, eta han jaso dituzte 2016ko urriaren 15eko goizalde hartatik aurrera bizitako hilabete eta urteak. Altsasuko herriak eta batik bat atxilotutako gazteek bizitako eraso haren inguruko 442 lekukotza eta ikuspegi bildu dituzte bertan. Gainera, webguneko pasarteak liburu batean bildu dituzte: Altsasuko Auziaren memoria liburua.