2024 MAI. 21 - 07:19h Hondakinen kudeaketaren inguruko estatu mailako kongresua egiten ari dira GHKn Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Hondakinen kudeaketaren inguruko 100 bat aditu elkartu dira jardunaldietan. Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun diputatu eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariak eman dio hasiera bilkurari. Esan du 2016tik hondakinak kudeatzeko modu berri baten oinarriak ereiten ari direla. Hondakinen gaikako bilketa-tasa % 60tik gorakoa izatera igaro da Gipuzkoan, eta gaur-gaurkoz ez dute inolako zabortegiren beharrik hiri-hondakinak kudeatzeko.