2024 MAI. 22 - 12:39h Ezkabako ihesa, Europako handiena Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 1938ko maiatzaren 22an, Europako ihesaldirik handienetakoa gertatu zen Iruñean, Ezkabako presondegitik 795 presok ihes egin baitzuten. Guardiak desarmatu eta presondegia kontrolatzea lortu zuten. Hiruk muga zeharkatzea lortu zuten, baina ihes egindakoen ehizan 200 inguru hil zituzten, beste hainbat epaitu eta exekutatu, eta gainerakoak preso sartu zituzten berriro.