2024 MAI. 22 - 11:43h Solariako proiektuek “alferrikako inpaktua” izan dezaketela esan du Ramiro Gonzalezek Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Solariak Araban eraiki nahi dituen ‘Zierbena Solar’ 2, 3 eta 4 parke fotovoltaikoek ingurunean alferrikako eragina izan dezaketela baieztatu du Arabako Ahaldun Nagusiak, Ramiro Gonzalezek. Araban 300.000 eguzki panel baino gehiago instalatu nahi ditu enpresak, gero energia hori Zierbenaraino eramateko. Energia sorburutik ahalik eta gertuen erabiltzea zentzuzkoena izango zela baieztatu du Ahaldun Nagusiak.