HAMAIKA

Gastu militarra eragozpen fiskalaren bitartez geldiarazteko deia egin dute Gasteizen

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Gastu militarra eragozpen fiskalaren bitartez geldiarazteko deia zabaldu dute Gasteizen bildutako hainbat eragilek. Gizartea militarizatzeko joera gero eta nabariagoa dela salatu dute. Horri aurre egiteko, desobedientzia zibilaren bitarteko kanpaina aldarrikatu dute, zeinaren bitartez gastu militarretara zuzendutako zergak ordaintzeari uzteko gonbidapena zabaldu duten. Aurten bide hau hartzea erabaki duten pertsonen kopurua handitu dela baieztatu dute ekintzaren antolatzaileek, gaur egun bizi den giro militaristari erantzun moduan.