2024 MAI. 28 - 16:06h 2019tik Zubietako errauskailuaren inguruko gai toxikoek gora egin dutela dio Toxicowatchek Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Toxicowath fundazioko zientzialariak 2019tik gaurdaino ikertzen ibili dira errauskailuaren ingurua. Erraustegia dagoen tokitik 5 kilometroraino ikertu dute. Azterketa aurrera eramateko zenbait aldagai hartu dituzte aintzat: oiloen arrautzak, inguruko zuhaitz eta landareak, errekako ur-laginak eta amen bularretako esnea. Ikertzen jarraitzeko beharra azpimarratu dute Toxicowatch fundazioko ordezkariek, eta elkarlanerako deia egin diete Gipuzkoako erakundeei.