2024 MAI. 29 - 13:55h Azpimarra: “Artea borrokarako tresna ere izan daitekeela aldarrikatu nahi dugu” Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 2023ko udan jaio zen Azpimarra irakurle taldea, Gasteizko Gaztetxean, irakurtzeko nahi adina denbora aurkitzen ez zuten gazte talde batek bultzatuta. Ordutik hilabetero elkartzen dira 15 gazte inguru, ikuspuntu sozialak dituzten liburuak eta egileak irakurtzeko. Taldea egonkortu heinean irakurketa saioak baino gehiago egitearen ideia sortu da ere. ‘Poesia mailu bat da’ literatura jaialdia antolatu dute ekainaren 6rako. Gabriel Arestiren esaldia iparrorratz hartu dute literaturaren funtzio sozialari buruz hitz egingo duen jaialdirako.