2024 EKA. 04 - 15:04h Laborantza ekologikoa ezagutu eta musikaz gozatzeko aukera Itsason, Baserriko Uzta ekimenean Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ekainaren 22an Baserriko Uzta ekimenaren edizio berri bat hartuko du Gipuzkoako Itsaso herrian dagoen Urteaga Urkulegi etxaldeak. Laborantza ekologikoa eta musika uztarturik, jaialdi benetan berezia izango da. Euskal Herriko ekoizle ekologikoak batzen dituen EHKOlektiboak antolatuko du, agroekologia ezagutzera eman eta eredu horren alde komunitatea indartzeko helburuz.