2024 EKA. 06 - 06:33h Planetaren osasunaz sentsibilizatzeko jarduera ezberdinak antolatu dira Donostian eta Irunen Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ingurumenaren eta Ozeanoen Astea dela eta, jarduera ezberdinak antolatu dituzte Donostian eta Irunen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta MATERek elkarlanean. Horretarako Donostian karpa bat jarri dute Okendo plazan, hezkuntza- eta partaidetza-jarduerak gauzatzeko. Ostiraletik igandera bitarte, berriz, Irunen, Ficoban egingo den Bioterran ere jolasak, tailerrak eta beste zenbait ekintza egingo dira, baita MATER ontzi museoan ere. Bestalde, Ihobek hondakin-bilketa handia antolatu du Bizkaian eta Gipuzkoan dauden ingurumen-zentroen Ekoetxea sareko lau zentroetan. Urdaibain, Meatzaldean, Txingudin eta Azpeitian. Larunbat goizean ekingo diote ingurua garbitzeari.