HAMAIKA

Arabako aurrekonturako neurri gehigarriak negoziatzeko proposamena luzatu du EH Bilduk

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Foru Aldundiak ezin izan zituen aurrekontuak aurrera atera 2024rako. Hori dela eta 2023ko aurrekontuak luzatu ziren. Kontu horiei 9 miloi euro gehitu nahi dizkio orain Aldundiak, horretarako oposizio talderen baten babesa jaso behar duela. Akordiorako prest agertu da Bildu eta proposamena luzatu du, hiru ardatz nagusiekin: zaintza, trantsizio ekosoziala eta lurralde kohesioa.