HAMAIKA

Patinete elektrikoen araudiaren urraketa zigortzen hasiko da udaltzaingoa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Araua orain dela hilabete aktibatu zen eta orain arte informazio- eta ohartarazpen-fasean mantendu da. Hemendik aurrera, hori bai, zehapen jarduera normalari ekingo dio udaltzaingoak. Fase honen balorazio positiboa egin du udalak eta araudia jarraitzen dutenen kopurua gero eta nabariagoa dela baieztatu du. Kaskoa eta argien erabileraren beharra zehazten du testuak, baita oinezkoentzako guneetatik kanpo zirkulatzearen beharra ere.