2024 EKA. 21 - 14:24h EH Bildurekin partekatutako Laudioko Udal Gobernua utzi du Omniak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Laudioko Udal Gobernua osatzeko adostu zuten akordioa bertan behera utzi dute Euskal Herria Bilduk eta Omnia talde politikoak. Izan ere, oposiziora pasatzeko erabakia hartu dute Omniako hiru zinegotziek, urtebetez gobernua partekatu eta gero. Azaldu dutenez, Gobernua osatzen zuten bi taldeen ereduak desberdinak izanik, kudeatzeko orduan egondako desadostasunak nabariak izan dira eta kudeaketa zuzenetik urrundu dira. Jada martxan dauden gaien tramitazioarekin aurrera jarraitzea adostu dute bi taldeek.