2024 EKA. 24 - 12:34h Baserriko Uzta Urteaga Urkulegi etxaldean ospatu dute, lurretik, lurrarekin eta lurrarentzat Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Laborantza ekologikoa ezagutu eta musikaz gozatzeko ekimena Gipuzkoako Itsaso herrian dagoen Urteaga Urkulegi etxaldean egin dute, agroekologia ezagutzera eman eta eredu horren alde komunitatea indartzeko helburuz. Etxaldea eta bertako ekoizpena zuzenean ezagutzeko bisita gidatu batekin ekin diote egitarauari. Ondoren, kontzertu berezia eskaini dute Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pello Ramirezek. Eguna borobiltzeko, bertako produktu ekologikoekin osatutako lagunarteko bazkaria egin dute . Baina ospakizuna ez da hor amaitu! Kulturartekotasuna, migratzaileentzako babesa eta kolektibo horien elikadura eskubidea lantzen dituen Agharas amazigh elkarteak ere parte hartu du musika emanaldi batekin.