2024 EKA. 25 - 20:50h Karguaz jabetu dira Eusko Jaurlaritza berria osatuko duten 15 sailburuak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Ajuria Enean elkartu dira, XIII. legealdiaren Eusko Jaurlaritza martxan jarriz. 8 gizonek eta 7 emakumek osatuko dute Imanol Pradales Lehendakariak gidatutako Gobernu Kontseilua. Inoiz baino sailburu gehiago egongo dira Gobernuan, 15. Horietatik 10 EAJk hautatutakoak dira, beste 5ak alderdi sozialistaren kideak dira. Hauen artean Mikel Torres dago, bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailaren buru izango dena. Alderdi sozialistatik dator Javier Hurtado ere, Bingen Zupiria eta Nerea Melgosa jeltzaleekin batera aurreko Jaurlaritzatik jarraitzen duen bakanetakoa.