HAMAIKA

Ostegunean hasiko da Korterreza Gasteizko film labur eta musika jaialdiaren XV. edizioa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Zinemaz aire zabalean gozatzeko aukera emango du jaialdiak eta 35 pelikula proiektatuko ditu Artium museoaren kanpoaldean. Filmekin batera, musika ere protagonista izango da jaialdian. Belako, Combo Paradiso eta Niña Coyote eta Chico Tornadoren kontzertuak eskainiko dira, besteak beste. Ostegun, ostiral eta larunbatean izango dira emanaldiak, gaueko 22:00etan, Artium Museoaren kanpoaldean.