2024 UZT. 02 - 06:00h LESBOS | Boluntarioak: Ane Astigarraga eta Blanca Yecora Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Asier Arroita boluntarioarekin batera beste hainbat kide ari dira lanean Zaporeak elkarteak Lesbosen duen sukaldean. Boluntario horietako bi dira Ane Astigarraga elgoibartarra eta Blanca Yecora laudiotarra. Ane biltegiko arduraduna da eta janaria antolatzen aritzen da. Egunero-egunero 3.000 errazio egin behar izaten dituzte eta horretarako, garrantzitsua da dena ongi neurtu eta zenbatzea, "errazio guztiak berdinak izateko eta mundu guztiarengana iristeko". Blanca bigarrenez joan da Lesbosera; iaz joan zen lehenengo aldiz, eta aurten errepikatu du, baina oraingo honetan, bere kabuz. Beren egitekoa eta sukaldeko zein boluntarioen arteko funtzionamendua ezagutu ditugu bertatik.