2024 UZT. 16 - 11:37h 200 borroka sindikal inguru piztu zituen LABek 2023-2024 kurtsoan zehar Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Horietatik %44an, 84 borroketan hain zuzen, greba erabili zen tresna moduan. Hauen bitartez sindikatuak esparru propioa sendotu duela adierazi dute Ekintza Sindikaleko arduradun Oihana Lopetegik eta koordinatzaile orokor Igor Arroyok. Amaitu berri duten kurtsoaren balantzera begira, konfliktibitatea mantendu dela baieztatu du sindikatuak. Borroka enpresa maila egin dute batez ere, sektore jakinetara lotutakoak beherantz egin dutelarik.