HAMAIKA

Iruñeko Udalak sanferminen balantze positiboa egin du, bertako kultura protagonista dela

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Prentsaurrekoan, besteak beste, parte-hartzean, salaketen murrizketan, erasoen gaitzespenean eta hondakinen kudeaketa hobean izandako errekorra nabarmendu da. Modu positiboan baloratu dituzten arren, “hodeitxo” batzuk egon direla aipatu dute. Eraso sexistengatik 24 salaketa egon dira, horietatik 18 ukituengatik eta 6 sexu erasoagatik. Bi asteburu eduki izanak lagunduta, 1,8 milioi pertsonak baino gehiagok parte hartu dute udalak programatutako ekitaldietan, iaz baino %27k gehiagok.