2024 UZT. 16 - 12:45h Martxan da Gasteizko Jazz jaialdiaren 47. edizioa Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Christie Dashiell Quartet izan zen jaialdia irekitzeko arduraduna, Principal Antzokian eskainitako kontzertuarekin. Agertoki honetan bertan Myra Melford Fire and Water Quintet eta Baptiste Trogtinonen kontzertuak eskainiko dira, besteak beste. Hori bai, Principal Antzokia ez da Gasteizko Jazz Jaialdiaren agertoki bakarra. Mendizorrotzako kiroldegiak ere kontzertuak hartuko ditu, asteazkenetik aurrera. Pablo Caminero eta Terry Lyne Carrington izango dira espazio honetan joko duten lehenengoak. Bertatik igaroko dira Niño de Elche, Michel Camilo eta Tomatito eta Chucho Valdés bezalako izenak ere.