HAMAIKA

LESBOS VI | "Laguntzen, baina batez ere ikasten"

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Asier Arroita eta bere taldekideentzat amaitu da Lesboseko esperientzia, oraingoz behintzat. Zaporeak elkarteak Lesbosen duen sukaldean aritu dira hiru astez boluntario lanetan, "lanean, laguntzen, gauzak konpartitzen, eta batez ere, ikasten".

Egun hauetan guztietan bildutako bizipenak eta hausnarketak konpartitu dituzte Hamaika Telebistarekin. Beraiek Euskal Herrira itzuliko dira, baina errefuxiatuek han jarraituko dute bizi hobe baten esperoan. Eta horregatik, hain zuzen, erreleboa heldu da Euskal Herritik. Hariak ez du etenik, eta Yakubek esan bezala, hemendik aurrera ere jarraituko dute injustiziak salatzen eta otorduak banatzen pertsona errefuxiatuen kanpamentuetan.