2024 UZT. 22 - 10:00h Gaur 88 urte bonbardatu zuten Otxandio Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR 1936ko uztailaren 22an, hegazkin frankistak Otxandio bonbardatu zuten, Santamaña jaiak ospatzen ari zirela. Herriko plaza milizianoz, soldaduz eta zibilez gainezka zegoen, eta 61 lagun hil zituzten, hiru laurden zibilak.Herrian ziren soldaduek elizako kanpandorretik egin zioten aurre erasoari, baina ezer gutxi egin ahal izan zuten. 1936ko gerrako lehen bonbardaketa zen, ondoren izango ziren Durango eta Gernika. Angel Salas Larrazabal urduñarrak eta Jose Muñoz Jimenezek gidatzen zituzten hegazkinak. Larrazabalek ohorezko aitorpena jaso zuen 1991n Juan Carlos Borboikoak eta Felipe Gonzalezek emana.