HAMAIKA

ERCko militanteek Illa babestuko duten ala ez erabakiko dute

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


ERCko 8.500 militantek ostiral honetan erabakiko dute sozialistekin aurreakordioa babestuko duten ala ez. Emaitzen arabera, Kataluniako Parlamentuko 20 diputatuek zer egingo duten erabakiko dute. ERCren babesa lortuz gero, Illak, PSCko buruak, inbestidura burutzeko behar duen laguntza lortuko luke.

Afiliatuek 10:00etatik 19:00etara emango dute botoa, telematikoki edo aurrez aurreko bozketa guneen bidez. 19:30ak aldera emaitzak ezagutzera emango dira zuzendaritzak emango duen prentsaurreko batean.Azken hauteskundeetako emaitza eskasek eta alderdi barruko zatiketak galdeketa baldintzatuko dute.