2024 ABU. 06 - 10:23h Inbestidurarako bilera-sorta hasiko du Kataluniako Parlamentuko presidenteak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Astearte honetan, hilak 6, inbestidura gauzatzeko bilera sortari hasiera emango dio Josep Rull Kataluniako Parlamentuko presidenteak. ERCeko militantziak eta gaztediak sozialisten aldeko botoa eman ostean, Salvador Illak gobernua osatzeko behar duen gehiengoa du; 68 boto alde eta 67 aurka. Rull lehendabizi PSCrekin batuko da, ondoren ERC eta Comunsekin eta azkenik gainerako alderdiekin. Bilera ostegunean deituko dela uste da. Puigdemont inbestidurarako Kataluniara bueltatzeko asmoa duela adierazi du. Hala bada, atxilotua izan daitekeela gaineratu du presidente ohiak. Horrek inbestidura prozesua atzeratu lezake.