HAMAIKA

Gabarra zahar baten zati bat aurkitu dute Ondarretako hondartzan

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuak gabarra zahar baten egiturako zati bat aurkitu du Donostiako Ondarreta hondartzan. Pieza hondo lauko ontzi batena dela dirudi, 3,6 metro ditu eta egurrezkoa da. Itsasgoran Igarako errekaren sakonera txikiko eremuetan nabigatzeko izan zitekeela uste dute.

Mertxe Urteaga arkeologoak azaldu duenez, ontzi horiek harea edo eraikuntza-materiala garraiatzen zuten. Pieza horren datari dagokionez, nabigazio-arteria hori XX. mendearen hasierara arte egon zen martxan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Irungo Gordailua Ondare Bildumen Zentrora eraman du, azter dezaten.