2024 ABU. 13 - 12:37h ELAk bertan behera utzi ditu Euskotreneko lanuzteak Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR ELAk bertan behera utzi ditu Euskotreneko lanuzteak, zuzendaritzarekin akordio bat lortu ondoren. Sindikatuak protestara jotzea erabaki zuen, uztailaren amaieran langile batek eraso bat jasan ostean. Lortutako akordioan, azaroaren 3a baino lehen 20 pertsona kontratatzeko konpromisoa hartu du zuzendaritzak.Neurri hori akordio zabalago baten barruan sartzen da, langileen segurtasuna indartzeko asmoarekin. Besteak beste, zuzeneko arretako langileei gatazkak konpontzeko prestakuntza emango zaie. Formazioa 2025eko urtarrilean hasiko da kobratzaile-gidarientzat eta bezeroarentzako arreta-bulegoentzat. Talde horiei aginte-posturekin konektatutako alarma-sakagailuak emango zaizkie.Greba bertan behera utzi duten arren, kontzentrazio bat antolatua zuten, eta bere horretan mantenduko dute. Langileak Bilboko Zazpikaleetako geltokian bilduko dira asteazkenean, hilak 14, 11:00etan.