HAMAIKA

LGTBI+ fobiari aurre egiteko karpa ibiltaria Arabako herrietako jaietan zehar

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Arabako herrietako jaietan bigarren urtez egongo da Ikusgune Behatokiak sustatutako informazio karpa ibiltaria. LGTBI+ komunitatearen eskubideen defentsan informazioa ematea eta erasoen edo diskriminazioaren biktimei arreta ematea da ekimen honen helburuetako bat. LGTBI+ komunitatea ikusarazteko tresna ere bada Ikusgune Behatokiaren informazio gunea. Izan ere, kartelak, eskumuturrekoak, txapak eta liburuxkak besteak beste, banatuko dira Arabako herrietako jaietan zehar. Amurrioko jaietan eta Bastidan egon dira dagoeneko, non partaidetza handia azpimarratu duten. Hurrengo egunetan Laudion, Agurainen, Gatzaga Buradonen, Moreda eta Pobesen ospatuko diren jaietan egongo dira, besteak beste. Informazio puntuaz gain, telefono zenbakia zein webguneko kontaktua jartzen ditu Ikusgunek baliabide moduan.