HAMAIKA

Poloniak zabalik du Pablo Gonzalezen aurkako ikerketa

Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen.


Poloniako Fiskaltza Nazionaleko bozeramaileak prentsari adierazi dio Gonzalezen aurkako ikerketak irekita jarraitzen duela. Oraindik ez duten formalki akusatu, baina baliteke 'in absentia' epaiketa bat izatea. “Legearen arabera, auzi-ihesean akusatu dezakete, bera ez dagoenean”, adierazi du Poloniako Fiskaltzak.

Gonzalez 2022ko otsailean atxilotu zuten Polonian, Errusiarentzat espiatzea egotzita. Ordutik behin-behineko espetxealdian egon zen abuztuaren 1era arte presoen truke batean libre geratu zen arte. Espetxetik atera eta bederatzi egunera, elkarrizketa bat eskaini zion Errusiako hedabide bati. Bertan, preso egon zeneko baldintza gogorrak kontatu zituen eta jasotako torturez hitz egin zuen.