2024 ABU. 19 - 09:00h Itzuli da Marijaia Bilbora Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Euforia da nagusi Bilbon, hasi da Aste Nagusia. Aldarrikapenez beteta, Itziar Ituñok bota du pregoia larunbatean eta hala, Nagore Ugarte Txinbotarrak konpartsakideak jaurti duen txupina lehertu da. Programazio oparoa antolatu dute Bilboko Udalak zein Konpartsek datozen egunetarako. Abuztuaren 17tik 25era, 1.000 jarduera baino gehiago izango dira Bilbon. Su artifizialak ere izango dira egunero, 22:30ean. Bestalde, hamaika pertsona atxilotu dituzte Bilboko Aste Nagusiaren lehen egunean; horietako bi genero indarkeria egotzita. Juan Mari Aburto alkateak ziurtatu du kasu bat bera ere ez dela larria izan.