2024 ABU. 19 - 12:04h Ostiralean jaurtitako LUR-1 euskal satelitearekin komunikazioa lortu dute Arakatzaile honek ez du bideo elementua onartzen. GUREAN GAUR Arabako Parke Teknologikoan kokatuta dagoen enpresak, lehen aldiz, misio espazial bat betetzea lortu du. Komunikazioa larunbatean lortu zuten, eguerdiko 12:42ean, satelitea Euskal Herritik igarotzen zelarik. LUR-1 satelitea pasa den ostiralean jaurti zen Space X enpresak eraikitako Falcon 9 suzirian. Jaurtialdia 20:56ean egin zen Kaliforniako Vanderberg basean. 22:00ak inguruan, suziriak aurreikusitako altuera lortu zuen eta euskal satelitea bertatik banandu zen, 7 km segunduko abiadurarekin orbitan jarriz. Honela, sateliteak lehendabiziko itzuli osoa egin zion lurrari ia 90 minututan. 5 urteko balio-bizitza dauka LUR-1 sateliteak. Epe horretan Lurraren erresoluzio handiko irudiak hartuko ditu, Euskal Herriaren geografian fokua jarrita. Itsasertzaren eraldaketa aztertzea, izurriteak eta ibaiak kontrolatzea edo laborantzen banaketa kudeatzea dira, besteak beste, satelitearen helburuak. 5 urteko epea amaituta bere orbita espazialetik harrapatuko da, ondoren atmosferara berriz sartuko da, bertan desintegratuz.